113. iruzkina, 2003ko maiatzaren 15a

      Inperioa eta Kapitalistak

      George W. Bush-en ustean, bera mundu-sistima kapitalista mantentzen dutenen abanguardian dagoelakoan dago. Dudarik gabe, munduko ezkertiarren gehiengoak ere hala uste du. Baina gauza bera pentsatzen al dute munduko kapitalista handiek? Hori ez da hain begibistakoa. Morgan Stanley inbertsio finantziar firma garrantzitsuenetariko bat da eta bere Foro Ekonomiko Orokorrean alarma oihu garrantzitsu bat egin du. Stephen Roach-ek zera idatzi du: "AEB-ak erdigune diren mundu bat" mantenezina dela mundu-ekonomiarentzat eta bereziki txarra AEB-entzat. Robert Kagan-en aurka egiten du batez ere (neokontserbadore aipagarri bat), izan ere honek esan baitu hegemonia estatubatuarra handitu nahi izatera, Europaren aurka izan beharko duela bereziki. Roach ez dator inondik inora ere berarekin bat; egungo munduaren egoerak "asimetria sakonak" erakusten dituela mundu-sistiman eta hori ezin dela mantendu.

      Zertan oinarritzen da Roach? Mundua "ez-hazkunde [eufemismo galanta] ikaragarri bat izaten aritu da 1982 eta 2002 [ebaluazio ezberdina gure osasunerako onuragarria dena, orain artekoan ohiko izan diren hausnarketak baitira AEB-ek duten posizioak eman duen indarra mundu-ekonomian] urteen artean eta orain desoreka handi baten aurrean gaude: AEB erdigune izanen diren mundu bat ezarri nahi da". Zergatik? Lehenik eta behin eta beste ezer esan aurretik, "beste herrialdeekin eta estranjeroarekin batez ere egindako transakzioetan dauden desoreka handiengatik". Bere esanetan "AEB-ek bere aurrezki nazionalak xahutzen jarraitzen duten neurrian, jada nahiko xahutuak daudenak" eta "gainerako munduak bere emaria baino txikiagoak diren kontsumo patroietan jarraitzen duen bitartean", egoerak okerrera besterik ezin egin lezake.

      Amaitzeko, hau da bere ondorioa: "Posible al da gero eta aurrezki gutxiago duen ekonomia estatubatuar batek, bere indar militarra baino handiago den gero zabalkunde handiagoa finantziatzea? Nire erantzuna irmotasunezko `ezetzaŽ". Zer gertatuko da orduan? "Aktiboen prezioak dolarretan emanda, besteekin alderaketa bat eginez" jaitsi egin behar dute, eta eginen dute, muturrez aurre, laster batean. Roach-en estimazioaren arabera, "kanbio errealaren tipoan %20ko jaitsiera eta termino nominaletan gutxi-gora-behera bikoitza, interes errealen tipo altuak, barne eskaeraren hazkunde eskasa eta estranjeroan hazkunde azkarrago bat". Zera esanez amaitzen du: "munduak ez du funtzionatzen ekonomia global baten moduan" (globalizazioaren teorikoak horretan asko saiatzen badira ere), eta ekonomia global desorekatu baterako, dolarraren ahultzea irtenbide bakarra bihur daiteke ".

      Laburbiulduz, Roach-en argudioen arabera, Bush-en erregimenak goresten duen militarkeria gizonzaleak, belatze estatubatuarren ametsa mundua bere antzeko bihurtzeko, ez da ezinezkoa bakarrik izanen, baizik eta inbertsio egileen ikuspuntutik, negatiboa erabat, berak idazten duen irakurleendako, Morgan Stanley-ren bezeroak. Roach-ek nola ez, arrazoi guztia dauka eta esan beharra dago ez dela ezkertiar intelektual bat, baizik eta, kapital handiaren ordezkari bat.

      Zedarri historiko zabalei erreparatuz gero, hemen dakusaguna orain dela 500 urtetik hona mundu-sistima modernoan dagoen tentsioa da. Tentsioa bi alderen artekoa da: batetik, mundu-ekonomiak ongi funtzionatzen duela ziurtatuz, kapa kapitalisten interesak babestu nahi dituztenak (botere hegemoniko baina ez inperial batekin, haien babes politikorako) eta bestetik, mundu-sistima mundu-inperio bihurtu nahi dutenak. Mundu-sistima modernoaren historian izan ditugu horrelako beste hiru saiakaera: XVI. mendean Carlos V/Fernando II-rena, XIX. mende haseran Napoleon-ena eta XX. mende erdialdean Hitler-ena. Hauek guztiak haseran ospe handia izan zuten, gerora hegemoniko bihurtu ziren potentziek egin ormarekin topo egin artean: Herrialde bateratuak, Erresuma Batua eta AEB.

      Hegemonia ez da militarzaletasun gizonkoiaren auzia: eraginkortasun ekonomikoaren auzi bat da. Munduaren orden berri bat sortzea posible eginen duen eraginkortasuna, xuabe funtzionatuko duen mundu-sistima bat da. Potentzia hegemonikoek kapitalaren zati desorekatu bat pilatzen uzten dutena. AEB-ek egoera hori izan zuten 1945etik 1970 arte gutxi-gora-behera, baina horrez geroztik abantaila galduz joan da. Bush-en erregimenak eta belatze estatubatuarrak beherakada ekiditea erabaki zutenean mundu-inperioaren bidea erabiliz, AEBei fabore eskasa egin zien eta bertan kokatutako kapitalista handiei ere bai (ez bada laster batean, etorkizun hurbil batean bai behintzat). Hori da Roach-ek azpimarratzen duena, eta horren kexu da.

      Baina ez al die Bush-en erregimenak kapitalista horiei nahi dutena ematen, esaterako zerga murrizketa izugarriak? Hori al da benetan nahi dutena? Ez Warren Buffett-ek, ezta George Soros-ek, ezta Bill Gates-ek ere (bere aitaren esanak dira). Sistima kapitalista egonkor bat nahi dute eta Bush ez zaie hori ematen ari. Lehenago edo beranduago beren deserosotasuna ekintza bilakatuko dute; baliteke jada hori egiten aritzea. Horrek ez du esan nahi garaile izanen direnik. 2004ean Bush berriz ere aukeratua izan liteke; bere eromen politiko eta ekonomikoa areago dezake, eta bere aldaketak aldaezinak bihur ditzake.

      Baina sistima kapitalista batean merkatuari ere kasu egin behar zaio. Merkatua ez da ahalguztiduna, baina ez ahalezinduna ere erabat. Dolarra beherakada handian sartuko denean, eta ito eginen da, dena aldatuko da maila geopolitikoan; ekonomia mailako geldiunea dolarraren itotzearekin handiago izanen da Dorre Bikien aurka Al Qaeda-ren erasoa baino. AEB-ek aurre egin diote eraso horri, baina dolarra itotzen denean AEB askoz ere ezberdinago batzuk ikusi ahal izanen ditugu. AEB-ek ezin izanen dute luze jarraitu beren aukeren gainetik bizitzen, gainerako munduaren lepora kontsumituz. Hirugarren Munduko herrialdeek sentitzen dutena sentitzen hasten ahal dira AEB, NMF-k (Nazioarteko Moneta Fondoa) aldaketa estrukturala inposatzen dienean: bizi mailan sekulako jaitsiera.

      AEB-en gobernuen ia itotze ekonomiko nagusia etorriko denaren aurrekaria besterik ez da. Historiak Bush-en erregimena gogoan izanen du, AEB-en egoera eonomiko txarrari aurre eginez, ahal izan zuen guztia egin zuen are gehiago okertzeagatik.

      Immanuel Wallerstein (2003ko maiatzaren 15a)


      © Immanuel Wallerstein 1998, 1999, 2000, 2001.

      Copyrigth-ren jabegoa, Immanuel Wallerstein. Kopia eskubide guztiak bere eginda. Iruzkinak disko gogorrean kopiatu daitezke, euskarri elektronikoen bidez hedatu edo posta elektronikoaren bidez igorri, baina ezin daitezke inongo euskarri inprimatutan zabaldu copyright eskubideen jabe den pertsonaren baimenik gabe (iwaller@binghamton.edu).